Astekaria

LEHENENGO ASTEA


Lehenengo aste honetan, hau da, 2013ko urriaren 15ean,  IKTei inguruko ideia batzuk ladu genituen.  Hasiera batean galdera batzuk erantzun behar izan genituen binaka eta gero teoria ikus genuen. Ondoren teoria horren eskema ikus ahal izango duzue.

Ordenagailuak--> 2 osagarri ditu:

    1.HARDWARE: ikusten diren elementuak dira, osagarri fisikoak
       1.1. Oinarrizko osagarriak (CPU, monitorea, teklatua, sagua...)
       1.2. Periferikoak ( inprimagailua, skanner, webcam, bozgorailua...)

    2. SOFTWARE: progamak, osagarri logikoak
       2.1. Sistema eragilea, kode bat zein programak moldatzen dituen (Linux, Windows, Macintosh)
       2.2. Programak, idazteko, irudiak egiteko/manipulatzeko, musika entzuteko...

Ordenagailuan dauden programak:
   - Open Office
   - Microsoft Office
   - Soinurako
   - Irudietarako
   - Bideorako
   - Nabigatzeko
   - ...

Fitxategi motak:
   - testu dokumentuak: .doc, .odt...
   - soinu formatoak: wave, midi, wm, mp3...
   - bideo formatoak: avi, mpeg, diux, mov, wmv ...
   - irudi formatuak: gif, jpg, png, Mb (mapa bits)...
   - beste batzuk: pdf...

- Memoria
 Bi mota daude:
   1. RAM: lan egiteko memoria, gero eta gehiago gero eta azkarrago.
   2. ROM: materiala, argazkiak, lanak gordetzeko memoria (pendrive baten moduan)
Neurriak:
 -bit: unidadea
 -Byte
 -kilobyte KB (1000byte)
 -megabyte MB (1000kb)
 -Gigabyte GB (1000 GI)




 2. Aktibitatea
ORDENAGAILUEN INGURUKO IDEIAK BERRIKUSI

1. Ezin dut zabaldu dokumentu bat, koadro bat ateratzen zait esaten aplikazio bat bilatu dokumentua zabaltzeko. Zergatik gertatzen da hori?

  Behar den programa ordenagailuaren softwarean instalatuta ez dagoelako.

2. Dokumentu bat gordetzerakoan zera esaten dit aparatuak: “Ez daukazu memoria nahikorik” zer gertatu da? Zer egin dezaket? 
 Ordenagailuaren ROM memoria espazio nahikorik ez duela edo espazio gutxi duela. Artxiboak konprimitu, adibidez, word bat pdf bihurtu, beharrezkoak ez diren dokumentuak, bideoak… ezabatu edo kanpoko memoria batean gorde.

 3. Atxiki bat bidali nahi dut baina oso denbora luzea hartzen du. Zergatik izan daiteke? Zer egin dezaket?  
Pisu gehiegi duelako edo interneteko konexioa txarto dagoelako. Dokumentua komprimitu.

4. Zer da hardware?  
Ikusten diren elementuak, osagarri fisikoak dira.
 - Oinarrizko osagarriak: Disko gogorra (CPU), monitorea, teklatua, sagua…
 - Osagarria periferikoak: Inprimagailua, eskaner, webcam…

5. Zeri deitzen zaio software?  
-Sistema eragileak, adibidez: Linux, Windows, Ubuntu,…
 - Programak: Idazteko irudiak egiteko edo manipulatzeko, musika entzuteko,

6. Zer da sistema eragilea?
 Kode bat programak moldatzen dituena. Softwarearen oinarria da eta hau gabe ordenagailuak ez du funtzionatzen.

7. Zein erabiltzen duzu?  
Windows ordenagailuan eta mugikorrean android.

 8. Zeuk erabiltzen dituzun horietaz aparte, besterik ezagutzen duzu?
 Linux eta Macintosh

9. Zenbat MB daude GB batean? 
1000

 10. Zergatik daukate luzapen bat fitxategiek (.dot, .jpg, .ppt, ….) 
 Programa ezberdinak direlako eta dokumento ezberdinak bereizteko.
 -Testu formatuak: .doc .odt
 -Soinu formatuak: .wave .midi .wm .mp3
 -Bideo formatuak: .avi .mpg .divx .mov .wmv
- Irudi formatuak: .gif .jpeg .png .mb (mapa bits) 

BIGARREN ASTEA
 


        Pasaden astean Bolg-a sortu genuen, gaur hasi gara forma ematen, hau da, diseinua eta plantillak aldatzen. probatu ditugu hainbat irudi eta kolore desberdinekin eta azkenean hau aukeratu dut originala iruditzen zaidalako. Gero gadgetak sartzen ikasi ditugu, nire kasuan, erlojua, egutegia, bilatzailea eta irudi bi sartu ditut, hau sartzea interneten bidez lortu dut, PCzeros web orrialdetik kopiatuz. honetaz aparte horrialde berriak sortzen ikasi ditugu, orrialde hau adibidez, astekaria, gaur sortu dugu. 
         Hainbat arazo izan ditut, irudia jarri dut, baina ez dakit zelan jartzen den txikiagoa edo handiagoa. honetaz aparte, ez nekien zer egin behar nuen hasierako horrialdetik astekarietara pasatzeko. Azkenean klasekide batek lortu du eta esan dit.

2013-11-05

            Creative Commons web orria bisitatu dugu, horrialde hau dokumentuak eta argazkiak partekatzeko balio du, borondatezko era batean eta behar diren baimen guztiekin. Blogaren beheko aldean hurrengoa ikusiko duzue:

          Perfilean argazki bat jarri dugu, nire kasuan perfila gmaileko perfil berdina da. Honetaz aparte, bideoak igotzen ikasi dugu, oso erreza da, baina oraindik ez dut bideorik igo. Gehienetan youtubeko bideoa erabiltzen da, baina youtubekoa ez izatekotan, berdina egin behar da html kodea bilatu eta itsatsi lehen bezala.

               Feedak ipintzen jarri ditugu, hauek orrialde batetik informazio eguneratua jasotzeko balio du. honen arazoa, web orrialde asko deed link-a ez dutela da, eta hau barik ezineskoa da feeda ipini

HIRUGARREN ASTEA


    Aste honetan zehar, proiektu bat egiten ibili gara. Hau, ordenagailuak lau urteko gela batean zertarako erabil ditzakegunari buruz doa.

     Proiektu honen lehenengo urratsa, taldeak eratzea izan zen, talde fitxa bat egin eta lehenengo akta egitea. Horretarako, taldekide bakoitzaren rola zehaztu genuen (nork izango zen idazkaria, bozeramailea, teknikaria...). Behin hau eginda, talde fitxa egin genuen. Gure kasuan, modulu laneko talde berdina izan da baina aldaketa txiki batekin, Iñigo ez dago eta Esti gurekin jarri da.

     Talde fitxan hainbat datu sartzen dira, hala nola, ikaslearen argazkia, izen abizenak, email-a eta rola. Kasu honetan, bozeramailearen rola nahiko garrantzitsua da, irakaslearekin harremana izan behar baitu. Baina gainerako rolak ere garrantzitsuak dira; moderatzailea, talde barnean arazoak balego, orden jartzeaz arduratuko lirateke, koordinatzailea, proiektuaren atazak ezagutu behar ditu, teknikaria, teknologiez arduratzen da...

     Bigarren eguneko atazak google site bat egitea eta lanarekin jarraitzea izan zen. Google site bat egitea, nahiko erreza da, google-an bertan “site” jarriz gero eta bertan klikatuz gero, “crear site” agertzen delako. Beraz, hor sakatzen badugu, beste pantailatxo bat agertuko zaigu, site mota nolakoa nahi dugun galdetuz. Baita, site honen helbidea zein den ere.
   
      Guk bi site egin behar izan genituen, lehenengo sitean plantila antzeko bat aukeratu genuelako eta horren ondorioz, sitea bete beterik agertu zen, guztiz idatzia. Horregatik, guztia ezabatzea oso zaila zenez, beste berri bat zabaldu genuen.

     Amaitzeko, site honetan, hainbat orri edo atal ireki genituen, sarrera atala, emangarri atala, akta atala, aurkezpenerako atala eta materialak atala. Hau egiteko nahiko erreza izan zen, orrialdearen goialdean, “arkatza”-ren ondoan, orri bat dago, gehi ikurrarekin. Hor klikatzean, orri berri bat sor dezakezu.

   LAUGARREN ASTEA

     Laugarren aste honetan taldeka landu beharreko proiektuari ekin diogu. Hasteko, lanak banatu ditugu. Niri gaitasun digitalari buruzko mapa mental bat egitea tokatu zait, honetarako lehengo testu batzuk irakurri genituen eta informazioa jaso eta gero egin dugu mapa mentala. Horretarako POPPLET programa erabili  dugu, popplet interneten dagoen web orri bat da eta primeran dago horrelakoak egiteko, gainera oso erreza da erabiltzeko.

BOSTGARREN ASTEA

     Aste honetan zehar talde proiektuarekin jarraitu dugu, proiektuarekin jarraitu dugu, nahiko hobetu dugu baina oraindik geratzen zaigu bukatzeko, lan luzea baita. Honetaz aparte herraminta berri bat erabiltzen ikasi dugu, Delicious. Herraminta hau linkak gordetzeko balio du bere osotasunean. Hemen gordez gero, internet dagoen edozein lekutatik hartu ditzakeguz, hauek sarean geratzen baitira. 

Nire linka hurrengoa da:

SEIGARREN ASTEA

     Aste honetan proiektuarekin jarraitu dugu, hain zuzen ere "zer egin dezakegu ordenagailuekin hiru urteko gela batean" hausnartu dugu. Denon artean eztabaidatu dugu eta normala denez desberdintasunak egon dira. Baina azkenean erabakiak batera hartu ditugu eta ikasi genituen aplikazioak erabiltzea erabaki dugu. Aplikazioak hurrengoak dira: 

tux paint


BOMOMO


vOKI 

   

GLOGSTER

ZAZPIGARREN ASTEA


       Klaseko azken astea izan da eta aste guztietan bezala bi egun izan ditugu, lehengo eguna proiektua bukatzeko erabili dugu, oso gutxi geratzen zitzaigun baina web sitea txukundu dugu eta ederto geratu zaigu. Klaseko azken egunean, proiektuen aurkezpen eguna izan da, denok lan antzekoak egin ditugu nahiz eta gai desberdinak jorratu. Denok egin dugu website bat nahiko txukuna eta ondo antolatua.

Hau izan da dena!!
Beste barik besarkada bero bat lagun!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario